XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SOROA'TAR MARTIN

Oialtegia.

Olabide'ren Alberdi'tar Karmen Andra

AZKOITI

Agur, andrea: Lengoan eska zenizkidan oial eta telak, atzo eldu zitzaizkidan Bartzelonatik.

Oso tela bikañak dira ta modu onean datoz.

Bai soñekotarako ta bai barruko erropetarako, aukera aundia etorri zait.

Eztai-soñekotan ere, oso erakuspen ederrak ditugu; estalki edo belotarako gasa apartekoak, eta nik ezin esan ala osteuntzeko gauzetatik ere.

Onen-onena, zure alabarekin bertara etortzea izango dezu: ta orrela beraren begia geien bete dezana, auxe eraman al-izango dezue.

Gure etxean jostea nai ba-zendu ere, egokiera ba-dezu: nere lantegian, jostunik eta figuriñik berrienak ikus ditzakezu.

Nai dezunean etorri zindezke ba.

Gaurtik ba-dakizu nun dezun, zure mirabe berri.